cabezera
castellanoenglish

 

 

 

 

muguerza

1943 urtean, zaletu talde txiki batek, sasoi hartan Elgoibarko Klub Deportiboaren partaide zenak, “Juan Muguerza Memorialaren” sorrera bultzatu zuen, Juan Muguerza atleta elgoibartarraren omenez. Muguerza iraupen erdiko, iraupen luzeko eta kroseko atleta paregabea.

 

Juan Muguerza Sasieta Elgoibarren jaio zen 1900 urteko maiatzaren 9an, eta bonbardaketa batean hil zen Mungiatik gertu. 17 urterekin, Espainiako garaile izan zen 1.500 eta 5.000 metrotan 1922ra arte, bi titulu horien jabe izan zen; urte hartan Afrikako Gerrara joan behar izan baitzuen. Espainiako txapeldun ere izan zen 800 metrotan eta 100 metroko hesi-lasterketan. Halaber, Espainiako Txapelketa irabazi zuen errelebu taldean parte hartu zuen. 1921ean, lau titulu eskuratu zituen Galizian egin ziren Espainiako Txapelketetan. Urte horretan bertan, beste elgoibartar batek; Ignacio Izaguirrek, nazio mailako beste lau titulu eskuratu zituen (lasterketarik gabeko luzera jauzia, pisua, diskoa eta jabalina).

 

Lehendabiziko urteetan, proba eskualde mailakoa izan zen, eta estreinako zazpi edizioak San Bartolome jaietan egin ziren, abuztuan. Ibilbidea, berriz, Elgoibarko inguruko mendietan zehar izan ohi zen. Baserri-bideetan barrena zihoan oin-lasterketa baten parekoa zen.

 

Berrogeita hamarreko hamarkadaren hasieran, proba hau urtarrilean egiten hasi ziren, Lerun futbol zelaian eta inguruko sailetan. 1992ra arte, lasterketak Lerunen egin zituzten. Juan Muguerza kroseko historiaren pasarterik gogoangarrienak gure-gurea den zirkuitu gogor eta kritikatu honetan gertatu ziren.

 

egotoki 1963 urtetik aurrera, Egotoki Atletismo Elkarteak hartu zuen Krosa antolatzeko ardura. Orduan igaro zen Krosa nazioarteko mailara: Wolde, Stewart. Haro, Kuha, Batty, Fowler, McLeod, Lopes, Jones, Ngugi... izan ziren Muguerza Krosean parte hartu zuten izarretariko batzuk. Egotoki Elkartearen egoitza, 1958 urtean inauguratua, atleten topagune bihurtzen zen lasterketa bezperan. Bertan bizi da elkarteko maskota, Anbolo loroa, solaskideak zirikatuz eta horiei lagun eginez. Gaur egun, Anbolok 35 urte baino gehiago ditu.

 

1981 urtean, atleta guztiak Elgoibarren zeuden arren, proba bertan behera utzi behar izan zuten, elurte baten ondorioz. Txapeldun Olinpikoek Munduko eta Europako txapeldunek gure herriko kale estu eta hezeak zeharkatu dituzte, autografoak sinatuz.

 

Gaur egun, eta 1993 urtetik hona, Krosa Mintxetako kirol gunean egiten da. Aurten, dagoeneko, lasterketa horren berrogeita hemezortzigarren edizioa izango da. Eusko Jaurlaritzak sari garrantzitsu bat eman zion Egotoki Atletismo Elkarteari, krosaren berrogeita hamargarren urteurrenean.

 

LVIII. edizioa EGOTOKI Atletismo Elkarteak antolatu zuen azkena izan zen. Egotokik MINTXETA ATLETISMO TALDEARI, eta aldi berean, Kirol Patronatuari eta Elgoibarko Udalari eman zien lekukoa.

 

Behin lekukoa MINTXETA ATLETISMO TALDEAren eskuetara igaro ostean, 2003 urtean, atsegin handiz, Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako Rufino Gorrotxategi saria jaso genuen, Juan Muguerza Krosa, urteko kirol ekitaldirik hoberena, antolatzeagatik.

 

 

2012.eko edizioan, gure krosa European Athletics Association-eko EAA kategoria estreinatzen du, hau da, Espainiako Federakuntzaren egutegian 4. kross hoberena dela ".

 

2015.eko edizioan eta bere istorian lehenengo aldiz, gure krosa International Association of Athletics Federations (IAAF) egutegian egongo da; kros batek mundu mailan sari edo bereizketarik handiena izateko aukera delarik.

 

 

 

 

© Mintxeta Atletismo Taldea. Todos los derechos reservados.