cabezera
castellanoenglish

 

 

 

 

 

 

 

Hemen dugu Juan Muguerza Nazioarteko Krosaren LXXIII. edizioa, eta Mintxeta Atletismo

Taldeak maitasun handiz ekin dio edizio honi. Denbora oharkabean igarotzen da, eta jadanik,

15 urte daramatzagu gure herriko kirol ekitaldirik garrantzitsuena antolatzen. Gauzak ondo

egitearen presioa gero eta handiagoa da, baina dugun gogoarekin eta ilusioarekin, presio

hori erraz gainditzen da. Bidean eragozpenak izan dira, halere, hemen jarraitzen dugu jo eta

ke. Klubak, urtean zehar, ez du atsedenik hartzen, eta horren erakusle dira: atletismo eskola,

Gau Krosaren antolaketa, San Silvestre lasterketa, eta kolaborazioak Azkaraterako igoeran,

Debabarrena BTTean… Klub apala eta langilea gaituzue, baina gure lanaren oihartzuna

entzuten da eta entzuten jarraituko da.

 

Gure krosa, Nazioarteko Federazioaren (IAAF) egutegian munduko elitearen barruan azaldu

da bi urtez elkarren segidan. Hemen beste zazpi kros baino ez dira azaltzen, munduan zehar

barreiatuak. Lortutako arrakasta hau Elgoibarko herriarekin partekatu nahi dugu, izan ere,

herriaren laguntzarik gabe ez zen posible izango. Dena dela, egoera honek aldaketa batzuk

egitera behartzen gaitu: absolutu mailako neskek inoiz baino metro gehiago korrituko

dituzte eta absolutu mailako mutilen irteera, 13:00etako tradiziozko irteerari muzin eginez,

13.10ean izango da.

 

Edizio honetako helburuetako bat, urtarrilaren 24ko igande horretan ahalik eta herrialde

gehiagok parte hartzea da. Iaz lortu genuen, eta horrela erakusten dute Juan Muguerza

Krosaren palmaresean estreinatu ziren Eritreako Teklemariam Medhinen eta Barheingo

Mimi Beleten garaipenek. Txapeletako bat Asiara joan zeneko estreinako aldia. Mugak

gainditzen jarraitu nahi dugu, eta denak dira ongietorriak.

 

Eskerrak eman nahi dizkiogu udalbatza berriari. Azken zortzi urteotan, aurreko udal

kudeatzaileen eskarmentuari esker, babestuta sentitu gara, eta oraingo udal ordezkariek

ere, erraztasun handiak eta laguntza eskaini digute. Guretzat, Elgoibarko Udalaren eta Kirol

Patronatuaren kolaborazioa nahitaezkoa da. Batzorde antolatzaileak 15 urte daramatza

honetan; egia esan behar badugu, nekea begi bistakoa da, batez ere, neke psikikoa,

horregatik dei egiten diegu, modu batean edo bestean gurekin kolaboratu nahi duten

guztiei.

Edizio honetan, Eamonn Martin ingelesaren garaipenaren 25. urteurrena betetzen da.

Hainbat urtetan krosa korritu zuen bibotedun atleta britainiar hura, gaur egun, talde

ingelesaren ordezkaria da, eta aurtengo krosera etorriko da. Era berean, 1991eko edizio

horretan Susan Sirma izan zen irabazlea, gure krosa irabazten zuen lehen emakume kenyarra

eta bere herrialdeko atletismoko aitzindaria.

 

Urte batzuen ondoren, ETBk bere lehen kanaletik zuzenean emango du krosa, dena dela, hau

ezin izan liteke aitzakia etxean geratzeko krosa ikusten. 2016ko urtarrilaren 24an,

Mintxetako harmailak, igerilekuak eta zelaiak jendez gainezka ikusi nahi genituzke, eta era

horretan, erakutsi Elgoibarko herriak bere krosa maite duela. Bertan egongo gara!.

 

 

 

 

© Mintxeta Atletismo Taldea. Todos los derechos reservados.