2010ko martxoaren 13a-.
ANOC Fundazioak ( Kross Antolatzaileen Erakunde Nazionalak ), euren sarien lehen edizioan,
Juan Muguerza Krossarren antolakuntzari sari bat eman dio. Gure krossak egiten duen lanagatik eta bereziki
Mamo Wolde Trofeoagatik eman dio Berrikuntza Saria.
Sari honek, junior kategoriako lasterketarientzat den Mamo Wolde Trofeoa errebalorizatu egiten du. Izan ere, Trofeo hau mundu osoan zehar da ezaguna eta errespetagarria eta gure herriak zortzi urte daramatza berori antolatzen.
Sari hau, urtero, Espainian, kross mailan denboraldiko onenei ematen zaien
“Trofeos Seoane-Pampin” deritzotenekin batera emango da.
Ekitaldia,
Madrileko El Pardo errepideko 2. kilometroan dagoen
Somontes kirol egoitzako La Perdiz jatetxean izango da hurrengo apirilak 9an, 20:00etatik aurrera.
Juan Muguerza Krossaren ordezkaritza bat, han izango da sari garrantzitsu hau jasotzeko.
Eskerrik asko
ANOC Fundazioari sariarengatik
www.anoc.es