as

cuadro
antolatzaileak
lagun
agurra
sorrera
1943 urtean, zaletu talde txiki batek, sasoi hartan Elgoibarko Klub Deportiboaren partaide zenak, “Juan Muguerza Memorialaren” sorrera bultzatu zuen, Juan Muguerza atleta elgoibartarraren omenez. Muguerza iraupen erdiko, iraupen luzeko eta kroseko atleta paregabea
Juan Muguerza Sasieta Elgoibarren jaio zen 1900 urteko maiatzaren 9an, eta bonbardaketa batean hil zen Mungiatik gertu. 17 urterekin, Espainiako garaile izan zen 1.500 eta 5.000 metrotan 1922ra arte, bi titulu horien jabe izan zen; urte hartan Afrikako Gerrara joan behar izan baitzuen. Espainiako txapeldun ere izan zen 800 metrotan eta 100 metroko hesi-lasterketan. Halaber, Espainiako Txapelketa irabazi zuen errelebu taldean parte hartu zuen. 1921ean, lau titulu eskuratu zituen Galizian egin ziren Espainiako Txapelketetan. Urte horretan bertan, beste elgoibartar batek; Ignacio Izaguirrek, nazio mailako beste lau titulu eskuratu zituen (lasterketarik gabeko luzera jauzia, pisua, diskoa eta jabalina).

Lehendabiziko urteetan, proba eskualde mailakoa izan zen, eta estreinako zazpi edizioak San Bartolome jaietan egin ziren, abuztuan. Ibilbidea, berriz, Elgoibarko inguruko mendietan zehar izan ohi zen. Baserri-bideetan barrena zihoan oin-lasterketa baten parekoa zen.

Berrogeita hamarreko hamarkadaren hasieran, proba hau urtarrilean egiten hasi ziren, Lerun futbol zelaian eta inguruko sailetan. 1992ra arte, lasterketak Lerunen egin zituzten. Juan Muguerza kroseko historiaren pasarterik gogoangarrienak gure-gurea den zirkuitu gogor eta kritikatu honetan gertatu ziren.

juan
contactotx