Inskripzioa
Argazkiak
argazkiak
Sailkapenak
sailkapenak
Ongi Etorri Elgoibarko VI. Gau Kross Herrikoiaren web-gunera.

"Izen emateak zabalik www.kirolprobak.com webgunean, irailaren 22a arte.

Adin eta kirol maila duten kirolari guztientzat. Animatu!"

https://www.kirolprobak.com

*Klikatu estekari.


Berriak eta albisteak

ELGOIBARKO VI. GAU KROS HERRIKOIA

Aste bakarra falta da, Elgoibarko Gau Krosaren 7. ediziorako. Aurtengo kartela aurkeztera gatoz. Aurten ere, betiko iblibidea izango du, 7,5km Elgoibarko kaleetan zehar.

Izen emateak kirolprobak.com webgunean, Astigarraga Kirol dendan eta ostiralean 18:30tatik- 20:30tara, Sanlo Eskubaloi taldearen karpan, baita larunbatean lasterketa hasi eta ordu bat lehenago arte.

Prezioak 8€ txipa dutenak eta 10€ txiparik ez dutenak. Lasterketaren egunean bertan ere, izena emateko aukera dago 19:00arte, bertan 15€ ordaindu beharko dira. Dortsalak jasotzeko bi aukera egongo dira, bai ostiralean 18:30ak eta 20:30ak bitartean Sanlo Eskubaloi Taldeak Maala parkean kokatutako karpan, zein larunbatean 17:30tatik aurrera Foruen Plazan.

Sanlo Eskubaloi Taldearekin elkarlanean jarraituz, Gau Krosean parte hartzen duen bakoitzak deskontu bat izango du garagardo Ferian egindako kontsumizioan.

Aurtengo helburua, ahalik eta jende gehien korrika egiten ikustea da. Badakigu gure herrian eta ondoko herrietan zelako zaletasuna dagoen aintxintxiketan egiterako orduan. Adin eta maila guztientzako pertsonentzako lasterketa herrikoia dela nabarmendu nahi dugu. Bestetik, korrikalariak animatu eta txalotzera irtetzea ere eskatzen zaie, gure herriaren oroitzapen handi batekin geratu daitezen

ELGOIBARKO VII. GAU KROS HERRIKOIA INSKRIPZIOAK

"Izen emateak zabalik www.kirolprobak.com webgunean, irailaren 22a arte.

Adin eta kirol maila duten kirolari guztientzat. Animatu!"

babezleak