* Jordi Garcia eta Fernando Cerrada dira proba hau Junior eta Senior mailetan irabazi duten bakarrak.

* Martin Fizek, 1982 urtetik aurrera, 15 ediziotan parte hartu izan du.

* Kros honetan, 30 herrialdetatik gorako atletek parte hartuizan dute. * Nazioarteko lehenengo edizioetan atletek “jenerotan” kobratzen zuten (eskopetak, josteko makinak, erlojuak, telebistak…).

* Mariano Haro eta Belen Azpeitia izan dira, gizonezkoen eta emakumezkoen senior kategorian, Nazioarteko Juan Muguerza Krosa gehienetan irabazi izan duten atletak. tu.

* Kros honetan 9 irabazle olinpikok parte hartu izan dute.

* Edizioetariko batean, Mammo Woldek Belen Azpeitia atleta gipuzkoarraren zapatilak jantzita korrika egin behar izan zuen; eta gainera, edizio hartako irabazle izan zen.

* 1964 urtean etiopiarrak izan ziren, eta 2001ean kenyarrak, podiumeko postu guztiak bereganatu zituztenak.

* 1981 urtean, atleta guztiak Elgoibarren zeuden arren, proba bertan behera utzi behar izan zuten, elurte baten ondorioz.

* Kroseko kategoria guztietan, hamar herrialdetako atletak izan dira irabazle.

* 1999ko edizioaren irabazle PAUL TERGAT izan zen, bost aldiz munduko Kros txapelduna. Tergat brontzezko dominaren irabazle ere izan zen Sidneyko Olinpiadetan, 10.000 metroko proban.

* 1993 urtean, Haile Grebeselasie etiopiar txapeldun handiak Krosean korrika egin zuen, eta bigarren postuan geratu zen bere maisu Fita Bayesa etiopiarraren atzetik.

* Eusko Jaurlaritzak sari garrantzitsu bat eman zion Egotoki Atletismo Elkarteari, krosaren berrogeita hamargarren urteurrenean.

* LX. edizioan Kenenisa Bekele, hiru aldiz munduko txapeldun izandakoa, ikusteko aukera izan genuen. Bekelek, estreinakoz, Elgoibarren egin zuen korrika estatu espainiarrean. Edizio hartako irabazle izan zen, zalantzarik gabe; eta oso pozik geratu zen Elgoibarko herriak egin zion harrerarekin.

* 2004 urtean, Chebbi atleta kenyar ezagunak harri eta zur utzi gintuen, lasterketa hau hirugarrenez irabazi baitzuen. Chebbiren esanetan, bere ametsik handiena lasterketa laugarren aldiz irabaztea eta Mammo Wolderen eta Mariano Haroren parean jartzea izango litzateke.

* 1989 urtean, Antonio Serrano izan zen nazio mailako krosaren azken irabazlea.