KARTELAREN AURKEZPENA.

 

2013.urte zail honetarako aurkezten zaigun edizio berrirako lanean daramatzagu hainbat hilabete Mintxetako bulegoan.

 

Aurtengo hau, edizio berezia da. Edizio zenbakian digituz aldatzen da, badira dagoeneko krossaren 70 urte. Bestetik, 50 urte betetzen dira lehen atleta atzerritarra iritsi zela, horri esker Nazioarteko Kross bihurtuz. Mamo Wolde 1963.urtean iritsi zen lehenengo aldiz, korrikalari zerrenda luze baten aitzindari izanik, garai desberdinetako munduko atleta onenek osatutako zerrenda alegia . Mamo handia pertsona garrantzitsua izan zen Elgoibarrentzat, bai atletismo munduan baita geografikoki ere gure herria mundu mailara eraman zuelako. Garai hartako iraupe- lasterketetan munduko atletarik onena izendatua, Woldek 4 aldiz irabazi zuen Elgoibarren, jendearen artean idolo bilakatuz. Hori izan da, beraz, aurtengo edizioko kartela Mamo handiari zuzendua egoteko arrazoia.

 

kartela

 

Argazkia Lerun zirkuito zaharrean atera zuen Azkuek 1963.urtean.