1.- Mintxetako zirkuituan izango diren lasterketak, eta eskudirutan emango diren sariak araudi honi erantsitako orrietan zehaztuko dira.

2.- Federatutako lasterketetan guztietan legez, itzulia kendutako atleta guztiak lasterketatik kanpo geldituko dira. Hori dela eta, horiei dortsala kenduko zaie eta utzi egin beharko dute zirkuitua.

3.- Federatutako lasterketetan parte hartzeko, ezinbestekoa izango da izena ematea. Gipuzkoako kirol eskolan automatikoki izen ematekoak izango dira. Senior eta beteranoen artean ez da bereiztasunik izango, sailkapen eta sari bakarra izango dira, kategoria absolutua deituko da.

Inskripzioak idatziz bidali ahal izango dira honako helbide honetara: MINTXETA ATLETISMO TALDEA, 120 posta kutxatila, 20870 Elgoibar. Bestela, faxez (943-748095) edo posta elektronikoz ere bidali ahal izango dira (mintxeta@mintxeta.com). Izena emateko epea 2013eko urtarrilaren 10ean bukatuko da, gaueko 21:00tan.

Bidali beharreko datuak: izena, abizenak, kategoria, jaiotze data, fitxa zenbakia, helbidea eta harremanetarako telefono zenbakia.

4.- Dortsalak urtarrilaren 12an, larunbata, emango dira Elgoibarko Udalaren harreran, eta igandean urtarrilak 13, zirkuituko sarreran.

Jubenil, junior eta absolutua kategorietan, krosaren antolatzaileek emandako dortsala erabili beharko da lasterka egiteko.

Gipuzkoako kimu eta haur kategoriakoek alebinak, infantilak eta kadeteak(eskola kirolean izena eman dutenek) denboraldi guztirako eman dieten dortsala erabili beharko dute korrika egiteko. Dortsal horiek baliagarriak izango dira zirkuitura sartzeko. Izena eman duen eskola edo klub gipuzkoar bakoitzeko hiru gonbidapen emango dira.

Dortsalik izan ez, eta proban parte hartu nahi duten kimu eta haur kategorietako atletek 3. puntuan jasotakoa izan beharko dute kontuan, izena eman ahal izateko.

5.- Absolutua, junior eta jubenil mailako atleta guztiak, dei kameratik pasa beharko dute derrigorrez.

6.- Dortsalik, gonbidapenik edo akreditaziorik ez dutenek sarrera ordaindu beharko dute, nagusiak 6, jubilatuak 3,5 eta haurrak 2.

7.- Antolatzaileek ez dute erantzukizunik izango, proba burutzen den bitartean edo probatik kanpo, ezbeharren bat gertatzen baldin bada.

8.- Proba honetan parte hartzeko, araudi honetan ezarritakoa onartu beharko da.

9.- Araudi honetan jasotzen ez diren gauza guztietarako kontuan izan beharko da Afizionatuen Atletismoko Nazioarteko Federazioaren (IAAF) araudiak ezarritakoa.