2013.urte zail honetarako aurkezten zaigun edizio berrirako lanean daramatzagu hainbat hilabete Mintxetako bulegoan. Guk antolatutako 10 edizio eta gero, 2002.urtean eta mundu honetan gure esperientzia nulua zenean hasi ginean bezain beste ilusiorekin gatoz. Hala ere, ikasi dugu, eta gizartea orokorrean jasaten ari den egoera ekonomiko honen aurrean prest egoteko dohain nahikoa dugula uste dugu. Instituzio, babesle, laguntzaile eta Elgoibarko herriari esker, ikuskizuna bermatua izaten jarraituko du.

Aurtengo hau, edizio berezia da. Edizio zenbakian digituz aldatzen da, badira dagoeneko krossaren 70 urte. Bestetik, 50 urte betetzen dira lehen atleta atzerritarra iritsi zela, horri esker Nazioarteko Kross bihurtuz. Mamo Wolde 1963.urtean iritsi zen lehenengo aldiz, korrikalari zerrenda luze baten aitzindari izanik, garai desberdinetako munduko atleta onenek osatutako zerrenda alegia . Mamo handia pertsona garrantzitsua izan zen Elgoibarrentzat, bai atletismo munduan baita geografikoki ere gure herria mundu mailara eraman zuelako. Garai hartako iraupe- lasterketetan munduko atletarik onena izendatua, Woldek 4 aldiz irabazi zuen Elgoibarren, jendearen artean idolo bilakatuz. Hori izan da, beraz, aurtengo edizioko kartela Mamo handiari zuzendua egoteko arrazoia.

Elgoibarrek ez dio utzi Mamo Wolderi omenaldiak egiteari. Horren adibide dira bai Mintxetan jarritako eta krossaren egunean bertan bisitatu ahal izango den monolitoa, baita junior mailako atletentzako Mamo Wolde Gipuzkoa Saria deitutakoa ere. Azken hau, Kote Olaizolaren ideia izan zen; gure krosseko laguna urte askotan zehar eta pasa den 2012.urteko irailean bat-batean utzi gintuena. Urtarrileko egun honetan Mintxetan irteera emango den bakoitzean, gure oroimenean izango duguna.

Bai kirol mailan baita antolaketakoan ere, krossa bere garai onenak bizitzen ari da; iaz EAA maila lortzeak, estatuko hirugarren krossik onena izateak, gaian adituak diren komunikabide desberdinek adierazitakoak eta bai atleta zein atletismo munduan mugitzen den jendeak duen iritziak argi uzten duten moduan. Hau guztiagatik eta hitzordu handi honetara iritsi arte urte guztian zehar egindako lana mundu guztiari erakutsi nahi izateagatik, guztion zain egongo gara Mintxetan datorren 2013.eko urtarrilaren 13an.

Utzi ditzagun penak alde batera eta goazen disfrutatzera Nazioarteko Juan Muguerza Krossaz!