|
Aurtengo edizioak gaur egun bizi dugun egoera ekonomiko zail honen ondorioak gainditu beharko ditu. Horregatik, eskerrak eman nahi dizkiet, neurri batean edo bestean, krosa urtez urte antolatzeko babesa eta laguntza eskaintzen duten guztiei. Esan gabe doa, herritarren parte hartzea oso baliotsua izango dela krosa antolatzen duen taldearentzat.
Beste behin ere, antolatzaileek mailarik goreneko kirolariak ekarriko dituzte gure gozamenerako. Kirolari horiek izango dira Juan Mugerza Krosa gailurrera eramango dutenak. Izan ere, Elgoibarko krosa mundu mailako erreferentzia da, bertan parte hartzen duten atleten kategoriei dagokienez. Urtero bezala, eguraldia lagun dugula, krosa ikustea izango da egun horretako planik hoberena.
Aldi berean, aukera honetaz
baliatuz, krosa antolatzeko borondatezko lana egiten duten elgoibartar
guztiei helarazi nahi diet, Gipuzkoako Foru Aldundiak bere ibilbide,
konpromiso eta gestio apartarengatik Udal Kirol Patronatuari eman dion
errekonozimendua. Boluntario horien lanari esker, Elgoibar kirol munduko
erreferente bihurtu baita.
Bukatu aurretik, eskerrak eman nahi
nituzke kirol ekitaldi handi hau antolatzeko antolatzaile nahiz boluntarioek
egiten duten ahaleginarengatik..
Mintxetan elkar ikusi eta egun paregabea igaroko dugun itxaropenarekin, adeitasunez agurtzen zaitut.
Zorionak eta Urte Berri On.
|